Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko lehiaketa bat prestatu dugu, eta sariak ere banatuko ditugu!
Literatura Unibertsala eta Urrezko Biblioteka bildumen gaineko 10 galdera prestatu ditugu, eta bakoitzari hiru aukera posible gehitu dizkiogu.
Bi sari banatuko ditugu:
1) Zozketa bat egingo dugu galdera guztiak ondo erantzun dituzten parte-hartzaileen artean.
Saria. Bi liburu: Literatura Unibertsaleko liburu bat eta Urrezko Bibliotekako beste bat. Irabazleak aukeratzen dituenak.
2) Zozketa bat egingo dugu parte-hartzaile guztien artean.
Saria. Liburu bat: Literatura Unibertsaleko liburu bat edo Urrezko Bibliotekako bat. Irabazleak aukeratzen duena.
Parte hartzeko epea: 2021eko apirilaren 23tik 25era (biak barne).
JOAN GALDETEGIRA (Zalantzarik izanez gero, EIZIEren webgunera jo dezakezue, eta Nor da Nor datu-basera. Erantzun guzti-guztiak ez dituzue hor topatuko, baina bai gehienak).
EIZIEren sare sozialetan eta albistegietan jakinaraziko dugu zein diren irabazleak. Nolanahi ere, irabazleei mezu bat helaraziko diegu, zer liburu aukeratu dituzten galdetzeko.
Anima zaitez, eta anima itzazu ingurukoak ere!
Erantzun
Sartu