Teknologia albisteak

"Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia", izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2016-09-05 : 10:11

«Ingelesa-euskara itzulpen-mintegia» antolatu du EIZIEk, Itziar Otegi irakaslearekin. Bilbon izango da, 2016ko irailaren 26an eta 27an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Norentzat: Ingelesetik euskarara itzultzen trebatu nahi lukeen edonorentzat, edo hizkuntza-konbinazio horretan jardun eta gogoeta eta iritzi-trukea egin nahi lukeen edonorentzat.

Helburuak: Ingelesetik euskararako itzulpenean trebatu. Hizkuntza-konbinazio horretan sortzen diren zenbait arazo landu.

Edukia: Zientzia-dibulgazioa, kazetaritza eta nazioarteko administrazio-hizkera uztartzen dituzten testu batzuk landuko dira.

Metodologia: Mintegia guztiz praktikoa izango da. Ikasleei testu batzuk bidaliko zaizkie aldez aurretik, eta testu horien itzulpena EIZIEra bidali beharko dute, data jakin baterako. Mintegiaren koordinatzaileak, gero, itzulpen horiek abiapuntu hartuz, mintegian denon artean eztabaidatzeko zuzenkizun eta proposamenak landuko ditu. Oso garrantzitsua da, beraz, ikasleek itzulpenak egitea eta EIZIEra garaiz bidaltzea.

Bilbon izango da, 2016ko irailaren 26an eta 27an, Euskararen Etxean, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen.

Erantzun

Sartu