«Antzerkia itzultzen» tailerra antolatu du EIZIEk, Julia Marin irakaslearekin. Donostian izango da, 2016ko ekainaren 16an eta 23an, Euskaltzaindiaren egoitzan, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago eta izen ematea, hemen. Izena emateko epea: 2016ko maiatzaren 17tik 24ra, biak barne.
Tailer honetan, antzerki-testuak itzultzeak zer berezitasun dituen aztertuko dugu Todas tenemos la misma historia izeneko bakarrizketaren ipuina oinarri hartuta, Franca Rame eta Dario Fo italiar dramaturgoek idatzia.
Proiektu honetan parte hartu nahi duenak itzulgaia jaso eta astebeteko epea izango du testua euskaratzeko. Ondoren bi saio egingo ditugu talde-lanean. Lehenbizikoan, testuaren ezaugarriei erreparatu, taularatzearen estiloa zehaztu eta partaideen proposamenak konparatuko ditugu, helburu garbi batekin: esperimentatzea zer bide egiten duen itzultzaileak sortu duen bertsioak antzezteko modukoa izan arte. Bigarrenean, berriz, ikusiko dugu nola baliatu daitekeen euskararen bizi-indar guztia pertsonaia sinesgarriak eraikitzeko taula gainean. Eta amaitzeko, teatroak ez baitauka zentzurik hitzak paper hutsean utzirik, testuaren irakurketa dramatizatua egingo dugu.
Erantzun
Sartu