Teknologia albisteak

«Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra», izena emateko epea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2015-11-06 : 10:34

«Publizitatea itzultzeko oinarri teoriko eta praktikoak. Itzulsortzaile tailerra» antolatu du EIZIEk, Estitxu Garai Artetxe irakaslearekin. Ikastaro bera bi lekutan eskainiko dugu: Donostian eta Bilbon. Guztira 8 ordu izango ditu, 4 orduko 2 saiotan banaturik. Izena emateko epea, azaroaren 5etik 16ra, biak barne.

Noiz eta non:

  • Donostian, Euskaltzaindiaren egoitzan: 2015eko abenduaren 9an eta 10ean.
  • Bilbon, Euskararen Etxean: 2015eko abenduaren 16an eta 17an.

Ordutegia: 16:00 - 20:00

Izena emateko epea: 2015eko azaroaren 5etik 16ra, biak barne

Informazioa eta izen ematea

Zuretzat.
Publizitatearen itzulpenean interesa duzun horrentzat.
Zugandik zugana.
Publizitateari buruz jakin beharrekoak eta itzulpenerako gomendio praktikoak.
Zurekin.
Metodologia berritzaile eta parte-hartzailearekin.
Pertsona helburu.
Profesional on batek ezagutu beharreko guztia.
Hemengo kalitatea.
Gaztelaniatik euskarara itzulsortzeko estrategiak.
Ona den seinale.
Publizitate-leloen arrakastarako gakoak.
Zer nahi duzu bihar?
Espezializatu alor berritzaile batean.
Orain inoiz baino gehiago.
Gai honi buruzko lehenengo ikastaroa.
Zer jan, hura izan.
Eman zure garunari behar duen bazka.
Zeren zain zaude?
Sormena garatzeak ate asko irekiko dizkizu.
Zugandik hurbil.

Erantzun

Sartu