Teknologia albisteak

Urriaren 18an, euskal blogarien jai txikia Eibarren #EibarOrg10

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-07 : 09:35

EibarOrg elkarteko blog-komunitatea 2004ko uztailean sortu genuen, eta Euskal Herriko lehenengo blogari taldea izan zen. Dagoeneko 10 urte bete ditugu blogintzan, eta urteurrena ospatzeko asmoa dugu. Urriaren 18an izango da Eibarko Arma Museoan. Euskal blogari guztiok gonbidatuta zaudete jai txiki honetara.

XXI. mende hasieran, blogak oraindik ezezagun ziren garai hartan, Euskal Herriko lehenengo blog-komunitatea sortu genuen EibarOrg-ko kideok. 2004ko uztailean izan zen. Ikastaro txiki bat eman, eta 8-10 blogari hasi ginen lehenengo urratsak ematen sarean. Harrezkero beste hainbat batu zaizkigu komunitatera, 30 blogeko komunitate sendoa sortu arte, horietako asko erreferentziazkoak euskal blogosferan.

Hortaz, aurtengo udan, 10. urteurrena bete dugu. Nolabait esateko, euskal blogosferak ere 10 urte beteko dituela esan dezakegu (ordurako sarean ziren Sustatu.com eta Jabi Zabalaren Sarean bitakora, besteak beste, baina utziguzue eibartarroi harrokeria txiki hori XD). Uste dugu nahikoa arrazoi dela urtebetetze-jai bat antolatzeko. 

Ekitaldia urriaren 18an ospatuko dugu (larunbata), Eibarko Arma Museoan. Eibarnautak ez ezik, euskal blogosfera, internauta eta txiolari guztiak gonbidatu nahi zaituztegu Eibarren egingo dugun jaialdira:

  • Eguna: urriaren 18
  • Lekua: Eibarko Arma Museoa
  • Ordua: 12.00etan (eta Arma Museoa bisitatu nahi baduzu, bisita gidatua egingo dugu 11etan).

Etortzeko asmoa baduzu, eman izena, mesedez, orrialde honetan (gutxi gora-behera zenbat izango garen jakiteko).

Egitaraua

11.00 Museora bisita.

12.00 Urteurreneko ekitaldia

  • Luistxo Fernandez (EibarOrg elkartea)
  • Josu Waliño (PuntuEUS Fundazioa)
  • Maialen Odriozola "Eibar.org blog komunitatea: hurbilketa bat atariaren analisiaren bidetik"
  • Blog-post irakurketa musikatua
  • "EibarOrg blogek 10 urte (euskal blogosferak ere bai)" bideoaren aurkezpena

13.15 Talde Argazkia eta mokadutxoa Untzagan

15.00 EibarOrg elkartearen bazkaria Azitaingo erretegian
(izena eman behar da eta aldez aurretik ordaindu, 26 euro; informazio gehigarria EibarOrg webgunean).

Informazio gehigarria:

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago