Teknologia albisteak

Zuzentest: Gasteizko IKA euskaltegiak prestaturiko galdera bihurriak

Erabiltzailearen aurpegia
2024-05-31 : 10:44

#Zuzentest Gasteizko IKA euskaltegiaren ekimena da, euskal hiztunek izan ohi dituzten zalantzak argitzeko asmoz sortua. Facebook, Twitter eta Instagramen planteatzen dituzten eduki linguistikoki galderak dira. Horietako sorta bat, aldaera batzuekin, Egunean Behin jokoan integratu ditugu. Ba ote dakigu nahikoa euskara? Jokatu eta konprobatu.

Galdera bakoitza argitzean Egunean Behin jokoan, emaitzen zerrendan esteka bat izango duzu Euskaltzaindiaren web baliabideren batengana doana, non azalpena aurkituko duzun. Batzuetan, sorpresa ere bai, uste zenuena ez da beharbada Euskaltzaindiak zuzentzat ematen duena, auskalo!

Jon Aranburu Gasteizko IKA-ko IKT arduradunak azaldu digu zer den #Zuzentest:

"Hasieran, 2020an, gure irakasleen barne-formaziorako galdera sorta txiki bat besterik ez zen, lankideak ohi zitezen Euskaltzaindiaren Euskara Batuaren Eskuliburua zalantzak argitzeko erabiltzen. 2021ean erabaki genuen joko bihurtzea eta gure sare sozialetan partekatzea, gure ikasleek ere parte hartzeko. Galdera motz eta sinpleak izaten dira (baina ez beti errazak!) eta euskara estandarrean zuzentasuna lantzea dute helburu. Gaur egun, ikasturtean zehar, astean galdera bat botatzen dugu gure Instagram, Twitter/X eta Facebook kontuetan."

Egunean Behinen izenean, eskerrik asko Gasteizko IKA, kolaborazio honengatik. 

Erantzun

Sartu