Teknologia albisteak

EHUko euskarazko ikasmaterialen biltegi eta bilatzaileak

Erabiltzailearen aurpegia
gaur : 09:35

EHUko ikasmaterialen sare-argitalpenen webgunea aspaldiko proiektu bat da, baina diseinu berrikuntza eta optimizazioa izan du berriki, CodeSyntax-en eskutik.Proiektuaren izenburuak ez du zehazten, baina euskarazko ikasmaterialak dira proiektuan bildu dituenak EHUk, Euskara eta Hizkuntza Plangintzako errektoreordetzak zuzentzen baitu ekimena.

Webgunean ehundaka material aurki daitezke, ikerketa-lanak eta abarrak, hainbat alorretakoak. Eta etengabe ari da eguneratua izaten, 2003koak direlarik dokumentu zaharrenak.

Funtzionamenduaren aldetik ere modu sinple, erabilterraz eta oso azkarrean dabilen tresna da EHUrentzat sortutakoa.

  • Kudeatzaileek PDF eran igotzen dituzte materialak, zein alorri dagozkien markatuz.
  • Erabiltzaileek gaikako eduki-zuhaitzean arakatu dezakete, edo bilekatearekin. Horixe da praktikoena, PDFetako testu osoa indexatzen baita, eta termino jakin baten bilaketak emaitzak ekartzen baititu.

Bilaketa hori izan daiteke biltegi osoan, eta oso azkarra da. Ikus hemen RNA terminoa bilatuta. Edo alor batera murriztuta, adibidez Finlandia aipatzen duten materialak, baina Hezkuntza alorrekoak (heziketa sistema ezaguna baitu herrialde hark). Urtearen arabera ere murrizten ahal da bilaketa.

Baliabide hau probatzeko, hemen: ikasmaterialak.ehu.eus 

 

Erantzun

Sartu