Teknologia albisteak

Azpitituluak.eus webgunea bi mila film azpidatzitara iritsi da

Erabiltzailearen aurpegia
2025-12-12 : 18:31

CodeSyntax-ek kudeatzen duen Azpitituluak.eus webgunean bi mila film luze euskaraz azpidatzita edukitzearena marka gainditu da. 1.500 filmen marka 2021eko abenduan izan zen eta bost urtean 100 film gehitu dira bertara, media ertain gisa... Baina 2024 honetan esprintatu egin dugu eta 200 filmetik gora igoko dira azkenean (errekamaran ditugu batzuk urte amaiera baino lehen gehitzeko). Era berean, 100 telesailen marka gainditu da katalogoan gaur, milaka atalekin hori ere.

Katalogoko 2.000. filma aurtengo arrakastetako bat izan da (atzo), K-Pop Demon Hunters. Pelikula honek eta bere soinu-bandako "Golden" kanta arrakastatsuak Korea berriz gaztetxoen unibertso kulturalean zein zentrala bihurtu den erakusten digute: Musika, estetika, marketina... K-popa puri-purian dago.

Film horretaz gain, aurten nabarmendu diren gehikuntzetan ditugu:

Telesailetan ere mugarria gainditu du Azpitituluak Euskaraz proiektuak aurten. Gaur kargatu dugun telesaila ez da 100.a, 104. baizik (Too Much, Girls egin zuen Lena Dunhamen telesail berria), beste batzuk kargatu direlako urtean zehar: Adolescence, True Detective Night CountryElsbeth S01, Colin From Accounts eta Paris Has Fallen.

Erantzun

Sartu