Elkarlanean, irisgarritasuna eta teknologia bateragarri bihurtzen CodeSyntaxen, harro gaude ONCErekin azken 7 urteotan partekatu dugun ibilbideaz: elkarrekin ari gara irisgarritasun digitalaren alde lanean, software librean oinarritutako soluzio aurreratuak garatuz.
ONCEren lanak funtsezko helburu bat du: itsutasuna edo bestelako desgaitasunak dituzten pertsonen autonomia pertsonala eta gizartean erabateko inklusioa lortzea, aukera berdintasunaren printzipioaren arabera. Helburu horrekin bat eginez, hainbat proiektu garatu ditugu: ONCEren Fisioterapia Eskolaren webgune berria, Txakur Gidariaren Fundazioaren ataria edota ikusi eta ukitu daitekeen Museo Tiflologiko interesgarriaren webgunea, besteak beste.
Irisgarritasun digitalari eta ONCEren helburuak betetzeari ematen dieten balio handiagatik, proiektu horietako batzuk nabarmendu nahi ditugu, adibidez:
Eta horrelako beste hainbat proiektu, Plone eta Python teknologietan oinarrituta, garatu ditugu ONCErekin: digitalizazio-lanak, eduki-egituraketa, eduki anitzeko interfazeak eta erabilgarritasun-testak barne. Beti helburu berarekin: teknologia irisgarriagoa eta inklusiboagoa sortzea, software librearen balioekin bat.
Erantzun
Sartu