Teknologia albisteak

Arrakastaren ondorioz, etentxo bat Tagzanian

Erabiltzailearen aurpegia
2025-03-26 : 12:44

Pozik gaude CodeSyntaxen Tagzania aplikazioak izan duen erantzunarekin, baina espero ez genituen zenbakiak eman dizkigu jokoa martxan jartzeak. Ez gaizki dabilelako, ondoegi baizik, milaka erabiltzaileren grinagatik. Ondorioz, lehia eta funtzionalitateak eten egin ditugu gaur goizaldean. Bi egun labur egingo zitzaizkizuen, agian. Barkamena eskatzen dizuegu... Itzultzeko asmoa dugu, azpiegiura indartuta.

Zenbait funtzio berrantolatu beharra ikusi dugu. Doiketak jokoa martxan zela egitea zen gure hasierako asmoa, baina hori zaildu egin da bi egunean ia 10.000 lagun gehituta. Eta horrek behartu gaitu lehia oraingoz etetera.

Aplikazioa ez baduzue kentzen, hor geratuko da zuen mugikorretan, ez da jokatzeko aukerarik izango. Beste funtzioak ere "ezkutatu" egin ditugu, taldeak egitekoa, orain arteko sailkapenak... Zentzurik ez dute funtzio horiek orain, baina itzuliko dira konponketen ondoren.

Bi egun hauetan iritzi positiboak jaso ditugu, eta iradokizunak ere bai: jokaldi gehiago behar direla, denboraren kudeaketa ez dagoela argiegi, erroreren batzuk tarteka, publizitateari buruzko galderak... Kontu hauetako batzuei arreta jartzeko aukera izango dugu hurrengo egunetan, espero dugunez.

Eskerrik asko eta barkatu, espero dugu laster Tagzania zuentzat berriz erabilgarri jartzea.

Erantzun

Sartu