Teknologia albisteak

Eibarko, Oñatiko, Zumaiako eta Soraluzeko udal app-ak

Erabiltzailearen aurpegia
2025-01-19 : 16:55

Herritarren eta udalaren arteko komunikazioa arintzea gero eta garrantzitsuagoa da, eta bide hori lantzeko garatu ditugu CodeSyntaxek 2020. urtetik aurrera bezero ditugun zenbait udalentzako app mugikorrak.

Aplikazioa dagoeneko Eibarko, Oñatiko, Zumaiako eta Soraluzeko udalek erabiltzen dute. Zumaia eta Soraluzeren kasuan, aplikazioa lan txikien kudeaketarako tresnarekin lotuta dago eta Udalak herritarrek bidalitako kexak eta iradokizunak bertatik kudeatzeko aukera izango du.

Gainerakoan, honako funtzionalitateak dituzte app hauek:

  • Albisteak eta abisuak: herritarrek unean uneko udal-abisu eta berriak jasoko dituzte. Erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaizkion gaietara harpidetzeko aukera izango du eta gai horri buruzko jakinarazpenak jasotzeko aukera dauka.
  • Udal agenda: udalak antolatutako ekitaldi eta jarduerak modu erraz batean kontsultatu daitezke. Baita herrian bertan gertatzen ari den informazioa irakurri eta partekatu ere.
  • Udaleko informazio nagusia: Udal sailen informazioa, tramiteak egiteko estekak, udaleko telefonoak, kiroldegiko ordutegiak eta antzeko informazio praktikoa ere plazaratu dezake Udalak aplikazio honen bidez.
  • Herritarren parte-hartzea: herritarrak aukera dauka, APPetik bertatik eta oso modu errazena, Udalera iradokizunak edo kexak bidaltzeko.

Aplikazio hauek udalaren eta herritarren arteko harremana hobetzen laguntzen dute, udal zerbitzuak eskuragarriago bihurtuz eta administrazio prozesuak digitalizatuz. Horrez gain, erabiltzaile esperientzia zaindua eta diseinu pertsonalizatua eskaintzen ditugu, udal bakoitzaren irudi korporatiboari egokituz.

Gehiago jakiteko: https://www.codesyntax.com/eu 

Erantzun

Sartu