Teknologia albisteak

Cwis Bob Dydd eta Egunean Behin, euskal-galestar elkarlana

Erabiltzailearen aurpegia
2024-12-15 : 09:54

S4C Galesko telebistarentzat garatitako Cwis Bob Dydd jokoak bere hirugarren denboraldia amaitu du Galesen, 20.000 erabiltzailetako langara iritsita. Egunean Behin jokoaren bertsio galesa da, duela bi urtetik martxan izan dena. Proiektu kudeatzaile gisa bi enpresa izan gara, CodeSyntax Euskal Herritik, eta Galestik Tinint ekoiztetxea.

Galesekin kolaborazioa, S4C bertako telebista publikoak enkargatua 2022an, areagotu egin da 2024an, Flandria/Gales/Korsika eskualdeetan kooperazio tekniko proiektuen laguntza deialdiari esker, Eusko Jaurlaritzaren sustapen ekimenari esker.

Hain zuzen ere, S4C Galesko telebistarentzat Cwis Bob Dydd bertsioaren egokitzapena eta kudeaketa egin duen Tinint enpresako zuzendarki komertziala, Adam Edwards, Hizkuntzen Irabazia biltzarrean izan zen duela bi aste, Donostian (argazkian, Luistxo Fernandez CodeSyntax-eko proiektu arduradunarekin ageri da). Elkarlanaren balorazioa egin dugu CodeSyntax-ek eta Tinint-ek abagunea aprobetxatuz, 2025erako jarraipen aukerak tratatuz.

Tinint eta CodeSyntax-eko ordezkarien partehartzea Hizkuntzen Irabazia biltzarrean bideo honetan ikus daiteke.

Erantzun

Sartu