Erronka bat proposatu nahi dizuegu: nola aberastu daitezke Durangoko azokaren inguruan dabilen euskal kulturaren unibertsoa eta bere zerbitzu eta produktuak, euskal enpresen teknologia eta berrikuntza erabiliz?
Bertan parte hartu nahi? Kulturgileentzako baliagarri izan daitekeen proiektu edo egitasmoren bat baduzu eta ezagutzera eman nahi izanez gero, hemen bertan eman dezakezue izena, galdetegi hau betez.
Kabia@ teknologia eta eduki libreen gunea da, eta helburua kultura digitalaren eremuan euskaraz diharduten eta aktiboak diren pertsonak biltzea da: sortzaileak, enpresak, web garatzaileak eta hezkuntza arlokoak.
Hemen duzue aurtengo Kabi@ko egitarauaren aurrerapena.
Erantzun
Sartu