Teknologia albisteak

Euskarazko ehundaka azpititulu askatu ditu Jaurlaritzak

Erabiltzailearen aurpegia
2017-02-02 : 10:31

Bere garaian Canal Plus telebistarekin sinatutako akordioari esker, hainbat azpititulu euskaraz plataforma horretan egotea finantziatu zuen Eusko Jaurlaritzak. Hitzarmenaren ondorioetako bat zen, iragarri zen bezala, azpidatziak jabetza publikokoak izango zirela epe baten amaiera. Eta halaxe gertatu da, Open Data Euskadi atariaren bidez askatu ditu azpidatziak Eusko Jaurlaritzak.

279 filmeko zerrenda luze bat dago. Horien artean, besteak beste, Her, telebista emamanldi batetik ateratako irudiarekin artikulu hau ilustratzen duen filma. Telesailen atala heterogeneoagoa da. Ez dago denboraldi anitzeko telesail osorik, egia esanda. Guk zerrenda hau atera dugu:

    • 1992 - miniserie osoa
    • FARGO - 2. denboraldia
    • GAME OF THRONES - 5. denboraldia bakarrik
    • GIRLS - 4 denboraldia
    • GOTHAM - 2. denboraldia
    • HAPPY VALLEY - 2. denboraldia
    • HOUSE OF CARDS - 3. denboraldia
    • LOOKING -2. denboraldia
    • MAD MEN - 7. denboraldiaren bigarren partea bakarrik
    • MASTERS OF SEX - 3,.denboraldia
    • ORANGE IS THE NEW BLACK - 3. denboraldia
    • Ray Donovan - - 3. denboraldia
    • SHOW ME A HERO - miniserie osoa
    • SILICON VALLEY - 2. denboraldia
    • THE BLACKLIST - 2. eta 3. denboraldiak
    • THE BRINK - miniserie osoa
    • THE CASUAL VACANCY - miniserie osoa
    • THE KNICK - 2. denboraldia
    • THE LEFTOVERS - 2. denboraldia
    • THE NEWSROOM - 3. denboraldia
    • TRUE DETECTIVE - 2. denboraldia
    • VERSAILLES - 1. denboraldia

    Azpidatziak Creative Commons-BY lizentzia batekin askatu dira. Hau da, libreki berrerabili daitezke, aitortza eginez jatorriari. Eta izatez, azpidatzi fitxategi guztietan dago Jaurlaritzaren babesarekin itzuli direlako aipua. Honek esan nahi du, beste telebista edo streaming zerbitzu batzuek (HBO, Netflix, Filmin eta halakoek) berrerabili ditzaketela azpidatziok beren plataformetan, nahi balute.

    Canal Plus delakoa desagertu egin da hitzarmen hau egin zenetik. Orain Movistar Plus deitzen da, baina bere plataformetan azpidatzi hauek eskaintzen dituzte oraindik. 2016ra arteko hitzarmena zen bere garaian sinatu zena, eta azpidatziak askatzeko konpromisoa filmak eman eta urtebetera zen. Hortaz, uste dugu orain arte askatu direnak 2015a artekoak direla, eta 2016an zehar Movistarren emandako beste hainbat azpìdatzi urtebete barru askatuko dituztela.

    Azpitituluak.com-etik poz handiz hartu dugu albiste hau. Azpidatziak geure katalogora igoko ditugu, pixkanaka, jatorria aitortuz, eta fitxa bat eta sinkronizazioen berri gehituz. Bakarrik geratzen zaigu zalantzatxo bat... Canal Plus-eko azpidatziak askatu badituzte, zer gertatzen da ETBrentzako egindakoekin?

    Inork erantzungo digu?

    Erantzun

    Sartu