Teknologia albisteak

azpeitikoudala

Erabiltzailearen jarduna

Herriko hezkuntza baliabide guztiak biltzen dituen katalogoa osatu du Azpeitiko Udalak

2014-07-15 : 09:04

Azpeitiko hezkuntza baliabide guztiak bildu ditu Udalak, Azpeitiko Heziguneen Katalogoan. Gaur, asteartea, aurkeztu da gida, Mari Jose Iturria Hezkuntza batzordeburuaren eta herriko hezkuntza arloko arduradunen eskutik; "behin baino gehiago esan izan dugu Azpeitian lan asko egiten dela herritarren formazioaren alde, ikastaro ugari egiten direla, hitzaldiak ere kontaezinak eta ia denak oso interesgarriak baliagarriak izaten direla. Baina hau guztia ez da posible atzean sare zabal eta eraginkor bat ez baldin badago, hau dena egiten da Azpeitian jende interesatu eta konprometitua dagoelako eta egon badago. Dinamika zabal eta eraginkor honen atzean dagoena bistaratzea nahi izan dugu. Sare hau bisible egitea, ikusgarri egitea, denei katalogo batean ezagutaraztea izan da gure asmoa", agertu du.

1

Azpeitia Ezagutzen, herriko txikiek Azpeitiko historia gertutik ezagutzeko proiektua

2013-09-30 : 10:32

Azpeitiaren historia modu erakargarrian bildu eta ezagutzera emateko asmoz Azpeitia Ezagutzen proiektu pedagogikoa jarri du martxan Udalak. Ekimen honekin herriko ondarea eta historia 6 unitate didaktikoetan bilduko da, eta, ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasteleek ikastetxeetan bertan landuko dute material hori. Bi unitate didaktiko biltzen dituen lehenengo lan koadernoa osatu da dagoeneko. Nondik gatoz? eta Nola sortu ginen? argitzeko hasi berri den 2013-2014 ikasturtean landuko dena.