Teknologia albisteak

‘Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai’ proiektuak euskara eta mendizaletasuna uztartuko ditu Himalaian

Erabiltzailearen aurpegia
2018-09-21 : 12:33

Euskal Herriko 15 gazte eta 10 sherpa gazte harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan treking-a egiteko, urriaren 10etik azaroaren 8a bitartean. Proiektuaren helburuak dira euskara eta mendizaletasuna uztartzea eta herrien arteko elkartasuna, hizkuntza gutxituei babesa ematea, ikasleen autogestioa eta euskara munduan zabaltzea.

Felipe Uriarte mendi gidaria buru dela, Euskal Herri osoko 15 gaztek eta 10 sherpek Himalaian urrian egingo duten hilabeteko trekkinga da 'Oxigenoa euskarari 6.000 metrotan ere bai', helburu duena euskararen erabilera eta mendizaletasuna uztartzea, herrien arteko elkartasuna bultzatzea eta hizkuntza gutxituei babesa ematea. Hala, urriaren 10ean abiatuta, euskararen zazpi lurraldeetako gazte hauek eta sherpa gazteekin harremanetan jarriko dira Nepalen, Everest inguruan trekking-a egiteko,

Halaber, bi hizkuntzen arteko zubiak eraikitzeko asmoz, euskara-xerpa-ingelesa hiztegia sortuko dute espedizioan. ETBk bi saio emitituko ditu, Himalaiatik ekarritako bideo irudiak baliatuta. Espedizio taldea azpitaldetan antolatuko da finantzaketa, material pertsonala, argazkigintza eta bideo lanketa, komunikazioa eta beste zenbait alorretako lanak banatuz.

15 Euskal Mendizale gazte, 17-18 urte bitarteko neska-mutilak, Nepaleko Himalaian beste 10 Xerpa gazteekin bilduko dira eta denok batera ibilaldi luze eta ederra burutuko dute. Espedizio kideak Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Bexanafarra eta Zuberoakoak dira. Euskal Herri osoko mendigoizale gazteen elkarlana, elkar ezagutza eta elkartasuna, gure Herritik bertatik hasiz. Xerpa gazteak Khumbu eskualdekoak dira: Portse, Khumjung, Thame, Thamo herrixkakoak.

Hona hemen, gazteetako batzuen hitzak asteburuko egonaldiari eta proiektuari buruz (Goiena):

Mendizale hauek EVEREST, LHOTSE, MAKALU, CHO OYU inguruan, KHUMBU eskualdean, Imja, Khumbu, Gokyo eta Thame bailaratik ibiliko dira.

  • 6000mko Mendi Gailurrak: IMJA TSE 6.187 m ;  LOBUJE RI 6.119 m
  • 5000mko Hiru Mendi Gainak: Chukung Ri 5.550 m ; Kala Pattar 5.545 m ; Gokyo Ri 5.460 m
  • 5000mko Hiru Mendate: Kouma La 5.535 m ; Tso La 5.420 m ; Lenjo La 5.350 m

Egitasmo honen bidez, Euskara Himalaiaraino eramango dute eta aldi berean Xerpa hizkuntzarekiko elkartasuna adieraziko diete: Himalaian mundo osoko hizkuntza hegemonikoak entzuten dira, haien artean, euskara. Espedizio kideak euskara zainduko dute hizkuntza ahalik eta txukunena erabiliz. Euskal eta Xerpa gazteen arteko hizkuntzak: Ingelera, Euskara eta Xerpa izango dira. Gainera, Euskara-Xerpa hiztegi bat osatzeko lanean ari dira eta espediziotik itzuleran argitaratzeko asmoa dute. Euskara-Xerpa hizkuntzak harremanetan jarriko dute eta horretarako:

  • Euskaldunok 50 Xerpa hitz ikasi eta erabiliko dituzte.
  • Xerpek 50 euskal hitz ikasi eta erabiliko dituzte.

Proiektu interesgarri hau finantzatzen laguntzeko, Ululen crowdfunding kanpaina bat abiarazi dute. 25 egunez 5000€ lortu nahi dituzte, beraz, beraien helburua betetzeko, sustengu eta partekatze gehiena beharko dute. https://www.ulule.com/himalaia-oxigeoa/

 

Erantzun

Sartu