Teknologia albisteak

Gai izango zinateke Iparraldeko kanta tradizional bat aipatzeaz?

Erabiltzailearen aurpegia
2022-06-01 : 09:44

Tradizio oralak ezinbesteko garrantzia izan duen herria gara, baina, mugetatik kanpo dagoena, guztiz ezezaguna da guretzako. Enbor beretik adaxka berriak ekimenaren bidez, Hegoaldeko kantak Iparraldeko neska-mutikoei eta, Iparraldeko kantak, Hegoaldeko neska mutikoei erakutsi nahi dizkiegu.

 Euskara bada euskaldun egiten gaituena eta besteak beste hori bera batzen gaituena, zer esanik ez urtetan zehar belaunaldiz-belaunaldi pasa diren abestiek eta musikak. Gure ama-hizkuntza bera abestiei eta ahozko tradizio horri esker irakatsi izan  da debekatuta zegoen urtetatik gaur egun arte.

Baina egungo belaunaldietan aberastasun hori galtzen ari da. Gutxiago abesten da, gure gazteek entzuten duten musika beste mota batekoa da eta gure kulturako abesti eta doinu ugari galtzen ari dira. Hurbilen dauzkagun abestiak gero eta gutxiago ezagutzen ditugu, zer esanik ez, mugetatik kanpoko abestiei buruz.

Enbor beretik adaxka berriak ekimenaren bidez, Hegoaldeko kantak Iparraldeko neska-mutikoei eta, Iparraldeko kantak, Hegoaldeko neska mutikoei erakutsiko genizkieke. Gure kulturan, senean, enborrean ditugun doinu eta abestien moldaketa berriak egingo ditugu. Egungo gazteentzat erakargarriak izango direnak, hurbilago sentituko dituztenak.

Landarbaso Abesbatza eta Euskal Kultur Erakundearekin batera, Orereta, Biriatu, Hendaia, Urruña eta Ziburuko ikastetxetako Lehen Hezkuntzako (6-10 urte) gazteek kantu bat moldatuko lukete eta ondoren, aurrez aurreko ekitaldi batean abesti guztien aurkezpena egingo genuke.

Denok enbor beretik abiatuz sustrai berriak sortu, gure altxorra ezagutu. Proiektua gauzatu ahal izateko zure botoa behar dugu. Lagunduko diguzu? (Ideiak 2022 lehiaketan, ekimen hau aurkeztu da beste batzuen artean, eta hor dago bozkatzeko aukera).

Erantzun

Sartu