Teknologia albisteak

BELAUNALDIAKlab: lan-bizitzari buruzko ezagutzak partekatzeko gunea

Erabiltzailearen aurpegia
2021-11-30 : 10:45

Daiteke Gizarte Aholkularitzak, Asmoz Fundazioak eta Gipuzkoa Etorkizuna Eraikiz programak aurrera eramandako proiektua da, belaunaldi ezberdinen arteko elkarrizketa bultzatzea helburu duena.

Belaunaldien arteko ezagutza-sareen bidez, ekosistema bat sortu nahi da ibilbide profesional bereko pertsonen artean. Modu honetan, lan-ibilbide luzea duten pertsonek, lanbide aukeraketan dauden gazteenak inspiratu  ditzaten eta horien bidelagun izan daitezen.

Testuinguru horretan, “BELAUNALDIAKlab”-ek aurre egiten dio esperientzia horiek ikusarazteko eta partekatzeko erronkari, interesatuen eskura egon daitezen. Marcelo Olaberriak 35 urte eman ditu metalgintzan eta, berak argi du beti zerbait berri ikasten dela. Horrenbestez, inspirazio izateaz gain, gazteenengandik zerbait berria ikasteko ere da. Mentorizazio prozesu honetan, bi paper garrantzitsu bereizten dira:

  • Mentorea, ezagutza eta esperientzia partekatu nahi duen pertsona.
  • Mentorizatua, beste pertsona batzuen ezagutzaren eta esperientziaren bidez, zure zalantzak, arazoak eta kezkak partekatu ahal izango dituzu.

Saio ezberdinen bidez, mentoreak eta mentorizatuak elkartu egingo dira solasteko, ezagutza zirkularreko ekosistema sor dezaten.

Erantzun

Sartu