Teknologia albisteak

" Migrazioak klima-aldaketaren testuinguruan" online ikastoroko edizio berria antolatu du Asmoz Fundazioak

Erabiltzailearen aurpegia
2021-05-12 : 09:15

Ikastaroak 15 orduko iraupena izango du, doakoa da eta gazteleraz emango da. 

Aurtengo edizioan irakasle izango dira Valeria Bello, Ramon Lull Univertsitateko (Bartzelona)“Blanquerna” nazioarteko Komunikazio eta Harremanetarako Fakultateko irakasle elkartua; Manu Gonzalez Barañaga, Cristina Enea Fundazioko Iraunkortasunaren eta klima aldaketaren behatokiko zuzendari teknikoa eta Samuel Martín-Sosa Can Europe-ko Network Development Coordinator.

 

Ikastaroaren xedea, klima-aldaketak eragindako lekualdatze behartuei buruzko dibulgazio-jarduera bat egitea da, horrela, kausa anitzak eta gizarte-eragina zein diren ulertu ahal izateko eta herritarrak ikuspegi kritikotik sentsibilizatzeko. Horretarako, ikasleek klima-aldaketak lekualdatzeak eta babeslekuak bilatzea eragin duen kasu zehatzak ezagutuko dituzte eta lekualdatze behartuei buruzko nazioarteko erantzuna arautzen duten nazioarteko arauen multzoa jorratuko dute, besteak beste.

Prestakuntza dibulgaziozkoa da, ikasleek Klima Migrazioen kontzeptua ezagutu edota sakondu dezaten eta haien garrantziaz eta konplexutasunaz jabetu daitezen.

Ikastaroa gaindituz gero, ikasleek Eusko Ikaskuntzaren Asmoz Fundazioaren aprobetxamendu ziurtagiria jasoko dute.

 

Izen-emate epea zabalik dago. Esteka honen bitartez egin daiteke izen-ematea: https://asmoz.eus/eu/producto/migrazioak-klima-aldaketaren-testuinguruan/

Erantzun

Sartu