Pako Aristi Iruñean, Orreaga eta UEUren eskutik
Duela ia bi aste, aipatu hauteskundetarako abstentziora deitu zuen Aristik, Berrian. Legearen erresuma izenburuarekin idatzi artikuluan, okupazioaren fase desberdinen deskribapen labur bat egin zuen kazetari eta idazle Urrestillarrak, amaitzeko honako esaldi borobila utzi zuelarik: "arratsaldeko zortzietan hautestontziak hutsik aurkitzen dituzten egunean emango du herri honek askatasunerako lehen pausoa".
Sustatun ere izan zuen isla artikulu hark, eta eztabaida interesgarria piztu zen haren harira. Aristik Independentziaren paperak liburua aurkeztu berri du gainera, eta pentsatzekoa da liburu horretan jasotakoez ere jardungo dela hitzaldian. Espainiar instituzioetan parte hartzetik independentziarako bidean ezer gutxi lortuko dugula pentsatzen dugunontzat arnasaldi polit bat izan daiteke asteazkenekoa, Gasteizko ditxosozko sasiparlamentu horren osaketak, bulldozer batek bezala, beste dena zapaltzen duen garaiotan.
Zita, urriak 24ko arratsaldeko 19:00etan da Iruñeako Calderería aretoan (hizkuntz eskola).
Erantzunak kargatzen...