arg_olagarro
Argazkiak
Zure Hitz Bat
2009-04-07 20:48
p2p sareen aurka mintzatu den Ángeles González Sinde Kultura Ministro berriaren azken pelikula ikusteko irrikitan.
Obrak , Sanduzelai atzekaldean - 2
2009-03-13 21:11
Irrintzi dorre gainetik hartua dago irudia. Donibane Kirol Elkartea lehen planoan, Sanduzelai, eta Soltxate Bidea, atzekaldean. http://tr.im/hloO
Obrak , Sanduzelai atzekaldean - 1
2009-03-13 21:08
Soltxate Bidean hasia da ZPren gobernua kartzela berriaren obrak egiten ingurumen-inpaktu azterketarik egin gabe.
Iruñeko kartzela zaharra penagarria den arren, kartzela beti kartzela.
Ring ring
2008-11-20 20:08
Urbanismoa nola izorratu bidegorriaren aitzakipean. 7 metroko espaloia txikituta, oinezkoen eta txirrindularion penarako. Zenbat metro kendu diote autoario?
Jódete
2008-11-20 20:00
Oinezko eta txirrindulariok elkarbizitzan konpartitzen genuen espaloia izorratzen.
Bizifobia
2008-11-20 19:57
Zein tximinok sinatu du proiektu hau? Oinezkoei espazioa lapurtzen, oinezko-txirrindulariaren arteko borroka faltsua pizten, handitzen.
Konfeti Txirrindularia
2008-11-20 19:44
Iruñeko Udalak ez ditu inoiz txirrindulariak haintzat hartu. Marcelo Zelaieta, edo Belosoko Aldapa berritu zirenean ez ziren gutaz akordatu. Ez eta Gaztelu Gibeleko bidegorria eraiki zutenean. Inork eskatzen ez duena egiten.
Porlana eta autoa gortzen duten jauntxo hauek txirrindularitzaren konfetia banatzen.
Bidegorria hemen?
2008-11-20 19:38
Zertarako? Asko erabili izan dut bide hau. Oinezko, txirrindulari eta baita autoa parkingera sartzen zuten automobilistak urteetan konpartitu dugu espazioa.