arg_b2donibane
Argazkiak
YYYiiiiijjjjjjaaaaa!!!
2012-02-16 18:05
Hemen argi ikusten da Kauboien etorkizuna iluna dela, kauboien dekadentzia agerian dago eta.
LaTxarito kajarekin
2012-02-16 18:03
Hemen ez da argi ikusten baina Kamaron eta Tomatito aldean ditu
Kiko larunbateko maskara jartzen
2012-02-16 18:02
Jakina, maskara jartzen ari da, izan ere, arraroa egiten zitzaidan argazkia. Bestela nola uler daiteke sudurra hain behean izatea? Maskara bat jartzen ari delako!! Noski, horregatik beti aurpegi ona izaten du mutiko honek
Edulne - zenbat zalete afaltzeko?
2012-02-16 18:01
Kostatu egin zitzaigun, baina azkenean Edurnek zituen kontaktuei esker, afaldu ahal izan genuen. Non eta txinatar jatetxe batean!! Eskerrak, bestela jai genuen. Beno, eta hori ere izan genuen, baina ondoren izan zen...
Andrea eta bere betaurreko infragorriak
2012-02-16 17:59
Toki ilun horretan mamuak eta zomorro-mozorroak besterik ez zeuden, baina guk ezin ikusi. Horregatik, Andreak (neska hau benetan azkarra da, gero!) betaurreko infragorriak jarri zituen eta guzti-guztiak ikusi ahal izan zituen. Neska hau ez da Scoobiduren koadrilan agertzen den neska betaurrekodun hori izango?
Kiko Antifazman
2012-02-16 17:57
Kiko Antifazman konzentrazioan dago, ea non dauden gaizkileak. Edo agian jarri duen antifaza antifans bat da?
Kattalingorri eta Karolaingorri
2012-02-16 17:56
Kattalingorri eta Karolaingorri oso elkarrizketa interesgarrian daude. Eta urrunetik Palestintxuri adi-adi dago zertan ari diren. Txssss, sekretuak...
Karolaingorriak paradisuan
2012-02-16 17:54
Azpeitiko Barnetegiko larunbat gauean mozorro festan. Kattalingorri eta Karolaingorri paradisuan daude bitxiloreen nektarra edan ondoren.