Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Location History: non ibili zaren noiz, estatistikak eta mapak

Sustatu
2013-09-04 12:45
Android telefono mugikorra badaukazu, eta deskuidoan (edo nahita) Googleri zure kokapena analizatu eta gordetzeko baimena ematen badiozu, sorpresa ederra hartuko duzu URL honetan klikatuta.
Sustatu egiten dugunon CodeSyntax bulegoan, batzuek aktibatuta genuen, eta beste batzuek ez. Hona lankide batek zelako txostena zeukan Googlen.


Argazkiak.org | Google Location History © cc-by-sa: sustatu

Zenbat ordu lanean. Zenbat etxean. Orduz orduko mugimendu zehatzak.

Egun jakin bakoitza, ordu eta kokapen detaile handienarekin, helbide postalak barne, nahiz eta azken hauetan mapan ondo egon arren, helbidea oker idatzita egon daitekeela ikusi dugun. Oporrak non izan diren. Hegaldiak ere zenbatuta. Agian altuera adierazten duen grafiko bat (goizaldeko orduen marra urdin garaiagoak hori adierazten duela uste dugu).


Argazkiak.org | Google Location History Eibarren © cc-by-sa: sustatu

Badirudi Android 4.1etik aurrera aktibatzen dela, eta mugikorraren Google Settings applikazioaren bitartez gaitu/desgaitu. Ubicación/Location/Kokapena aukeretan begiratu, eta ez baduzu halako daturik eman nahi, desgaitu. Web interfazean ere adierazten du desgaitu daitekeela kokapenen historiala, hemen. Badaezpada bi tokietan desgaitu aukera hau.

Begiratu hemen, https://maps.google.com/locationhistory/b/0/ eta adi!

Google Maps oro har euskaratua dagoen arren, aukera hau ez dago euskaraz (bai ordea katalanez).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu