Teknologia albisteak

Aitor Lopez de Aberasturi

Erabiltzailearen artikuluak

Eusko Jaurlaritzaren oposizioak prestatzeko tresna kaixo.com-ren eskutik

2022-05-27 : 09:27

2008an Osakidetzako oposizioekin egin zuen bezala, kaixo.com atariak Eusko Jaurlaritzaren oposizioak prestatzeko web sistema bat sortu du. Jaurlaritzak 2022ko lan-eskaintza publikoan 8.764 lanpostu betetzea espero du. Horietarik 1.272 plaza betetzeko deialdiaren oinarriak argitaratu ditu, eta probak irailaren 17an eta 18an izango dira, Barakaldoko BECen. Gainerako plazak 2022ko abenduaren 31 baino lehen deituko dira. EPE deialdi honi buruzko informazioa hemen

kaixo.com 20. urteurrenaren dokumentalaren aurkezpena

2017-12-02 : 10:01

1997ko uztailaren 22an, Google sortu baino urte bat lehenago, kaixo.com jaio zen, euskarazko lehenengo bilatzailea. Urteurrena ospatzeko kaixo.com izeneko dokumentala egin dugu eta Durangoko Azokan (Irudienea) abenduaren 10ean goizeko 12etan argitaratuko dugu. Sarrera doakoa izango da.