Teknologia albisteak

Eusko Jaurlaritzaren oposizioak prestatzeko tresna kaixo.com-ren eskutik

2022-05-26 : 23:30

2008an Osakidetzako oposizioekin egin zuen bezala, kaixo.com atariak Eusko Jaurlaritzaren oposizioak prestatzeko web sistema bat sortu du. Jaurlaritzak 2022ko lan-eskaintza publikoan 8.764 lanpostu betetzea espero du. Horietarik 1.272 plaza betetzeko deialdiaren oinarriak argitaratu ditu, eta probak irailaren 17an eta 18an izango dira, Barakaldoko BECen. Gainerako plazak 2022ko abenduaren 31 baino lehen deituko dira. EPE deialdi honi buruzko informazioa hemen

Teknikarien, administrarien, administrari laguntzaileen eta laguntzaileen (menpekoak, atezainak, mandatariak...) galderak kargatu dira (2600 guztira), eta pixkanaka-pixkanaka erantzunak sartzen joango gara. Oposiziogileentzat tresna oso erabilgarria izango da Eusko Jaurlaritzaren ariketa teorikoa gainditzeko.

Maiatzaren 24an oposizioetara izena-emateko epea ireki zen, eta galdetegia eta galdera sorta PDF formatuan zabaldu zen. Lehenengo azterketak irailean izango dira. 

https://www.kaixo.com/epe

Erantzun

Sartu