Teknologia albisteak
1

ALDEE: 25. urteurrenaren aurkezpena

Erabiltzailearen aurpegia
2014-11-28 : 14:06
Gure lanbidearekiko ilusioak eta gogoak bultzatuta, denon artean interes profesionala eta zerbitzurako bokazioa bideratzeko elkarte bat sortzera eraman gintuen unea gehienon oroimenean bizi egon arren, 25 urte bete dira jada. Gauzak horrela, 2015. urtea ospakizun eta hazkunde profesionalerako urtea izan dadila nahi dugu ALDEE elkartean, eta, berariaz sortu dugun lantaldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, egin dezakezun edozein ekarpen beti ongi etorria izango delarik. Izena emateko edo zure ekarpenak bidaltzeko erabili aldee25@aldee.org helbidea.

Gure lanbidearekiko ilusioak eta gogoak bultzatuta, denon artean interes profesionala eta zerbitzurako bokazioa bideratzeko elkarte bat sortzera eraman gintuen unea gehienon oroimenean bizi egon arren, 25 urte bete dira jada. 

ALDEEk sortzaileen ahalegina aitortu nahi du, eta, baita, urte hauetan guztietan, modu batean edo bestean, Elkartearen garapen eta zabalkundean parte hartu eta lagundu duten guztiena ere.

Horretaz gain, Elkartearen helburu nagusia lortzeko ahaleginetan aurrera egiteko ilusioa berreskuratu nahi dugu: kideen garapen profesionalari bidea emanez, eta Euskal Autonomi Erkidegoan gure lanbidearen ikuspegi eta errealitateaz jabetzeko baliabideak eskura jarriz, beti ere gizarteari zerbitzu hobea eskaini ahal izateko.

Gauzak horrela, 2015. urtea ospakizun eta hazkunde profesionalerako urtea izan dadila nahi dugu, eta, berariaz sortu dugun lantaldean parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu, egin dezakezun edozein ekarpen beti ongi etorria izango delarik. Izena emateko edo zure ekarpenak bidaltzeko erabili aldee25@aldee.org helbidea.

Erantzunak

2014-11-29 : 18:41

ZORIONAK Sustatu! (ia-ia 2015 urte hasieran gaudelako): 25 urte eten gabe jarraitzea asko delako + oso baliagarria izan zaidalako (eta zaigulako) hobeto informatuta egoteko, gehienbat Euskararekiko.

ANIMUAK ere!: luzaro jarraitzeko + eten gabe ere hobetzen jarraitzeko.

Erantzun

Sartu