Joan den asteko iragarpen batean ikusi genuen FediDB Globe estatistika sistemaren sorrera. Fedibertsoko zerbitzu eta domeinuen aktibitatearen jarduna zaintzen duen zerbitzu bat da FediDB, Fedibertsoko tresna jakin baten (Pixelfed) arduradunek antolatua. Mapa horrek euskal fedibertsoaren jarduna nola erretratatzen duen ez gaude oso seguru, ze Mastodon.eus instanrtzia, beren datuen arabera, Madrilen kokatua dago... Tira, batek daki. Baina beste datu batzuei erreparatu diegu, eta euskal fedibertsoko baliabide erabiliena den Mastodon horren osasunaz zer pentsatua ematen du: post edo tut edo mezu hazkundea dago, kontuak sortzen dira, baina hileroko erabiltzaileak ez dira ahazten, izatekotan beherantz doa kopurua.
Hona https://fedidb.com/servers/mastodon.eus erabilpen datuak.
Tut edo mezu kopurua, hilero, gorantz, baina kopuruek pixkat uzkur jartzen gaituzte: 812.000 mezu azaroan Mastodon.eus-en? Nekez iruditzen zaigu bertako erabiltzaileek euskaraz hainbeste sortzen dutenik. Beharbada izango da Mastodon orokorraren izaera federatuagatik, erabiltzaile euskaldunen kanpoko jarraipenen bidez banatzen direnak sare honen bidez. Konparatzeagatik, Twitterren Umap-eus zerbitzuak euskarazko txioak zenbatzen zituenean, hilero 250.000 mezu izan ohi ziren euskaraz.

Kontuak gora doaz, oso pixkanaka.

Kontu edo erabiltzaie gehiago, baina urtebetean 200 kontu gehiago. Eta ez direnez ezabatzen... abandonatu bai ordea. Hauxe da grafiko argigarriena:

Beheranzko joera ikusten da urtebeteko sakonerarekin, baina kopuru absolutuetan gehiago da geldialdia, 1.050 - 950 aldarekata baita iazko abendutik hilabete berrienera. Mila erabiltzaile aktibo daude Mastodon.eus, eta ez da hazten.
Grafikoen emaitza, taula batean hemen:

Datu hauek Mastodon.eus instantziari buruzkoak dira, baina badaude instantzia gehiago euskal fedibertsoan. Alderdi sozialena izateko sortutako Mastodon instantziei dagokienez, FediDB-k baditu datuak, baina askoz minoritarioagoak dira. Hemen dituzue ikusteko, Jalgi.mastodon.eus, Matx.eus eta TKM.eus.
Mastodon.eus-eko datuak, berriz hemen: https://fedidb.com/servers/mastodon.eus