Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaindegiak Euskal Herri osoko adierazle sozioekonomikoen DatuAtaria argitaratu du

Sustatu
2026-11-16 09:20

Gaindegiak 'Euskal Herria, adierazle sozioekonomikoen galeria 2026' txostena aurkeztu zuen joan den astean, eta horrekin batera txosten hori osatzeko prestatu duten datu atari berria (DatuAtaria deitu dutena) ireki du sarean.

Estatistika iturri irekietatik datuak hartuta, Gaindegiak bateratze lan konplexua egin du adierazleen bilduma honetarako, Euskal Herri osoko datuak sailkatzen egin baitute lana, joan den asteko aurkezpenean Anjeles Iztuetak azaldu zuen bezala. Iztueta matematikari eta estatistika aditua da, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohia, eta egun Gaindegiako Batzorde Zientifikoaren arduraduna. 

Bost atal landu ditu Gaindegiak adierazle sozioekonomikoen bere datutegian: demografia, ekonomia, gizartea, kultura eta ingurumena. Azken bi horiek berriak dira, estreinako aldiz jorratu dituzte aurtengo txostenean, eta datuak atari interaktibo berrian aurkeztea ere gauza berria da, hemengo baliabide hau hain zuzen: https://datutegia.gaindegia.eus/

Euskal Herria unitate gisa aztertzeak Europako estatuen eskalan konparatzeko modua eman dio Gaindegiari. Paperezko liburukian, hain zuzen, bi atal nagusi daude, Euskal Herriko panoramika, eta Euskal Herria Europan.

Laburbilduz, konparazioetan eta datuen eboluzian halako indargune eta ahultasunak (edo erronkak) ikusi dituzte;

Indarguneak
Hizkuntza Euskararen ezagutzaren hazkundea (+4,8 p.)
Heziketa Goi-mailako ikasketak, 25-64 urte (%56,4*)
Ingurugirpa Ibaien egoera ekologikoa (%67,2*)
Gizartea Pobrezia-arrisku txikiena, AROPE (%15,1*)
Energia-trantsizioa Energia-intentsitate txikiena (77,7 teP*)
Ekonomia BPGa biztanleko (42.332 € EAP)

 

Erronkak
Zahartzea (1) Jaiotza-tasa: Monakok bakarrik du apalagoa (%06,1*)
Zahartzea (2) 65 urtetik gorako emakumeen proportzioa (%27,1*)
Kultura sorkuntza Kultur enpleguaren pisua (%3,4*)
Energia-trantsizioa Energia berriztagarrien kuota (%22,3*)
Ingugugiroa (birziklatzea) Gaikako bilketa, EBren %55eko helburutik urrun
Ingugugiroa (aire kutsadura) PM2.5 µg/m³, OMEren gomendiotik (5) gora

Grafiko batzuetan ikusteko. 3.2 milioi gara, eta gero eta zaharragoak, jaiotza tasa baxuenetako Europan, eta adin nagusikoen portzentaia handiarekin, emakumezkoena bereziki. Grafikoarenezkerreko aldean, euskal herritarrak jaiolekuaren arabera:

Adierazle ekonomiko batzuk. Erdiko grafikoan, barne produktu gordinaren arabera Euskal Herria non kokatzen den Europako Batasuneko estatuen artean.

Euskararen garapena. Ezagutza gora doa, baina ez erabilera neurri berean, ez bada geldi dagoela.

Europako adierazleekin konparazio zailekoa da euskararen egoerarena, baina atera ditu ondorioak Gaindegiak horri buruz ere: hizkuntza gutxituen artean ondoen kokatuen artean dago.

Gehiago jakiteko: https://datutegia.gaindegia.eus/ 

Jarraitu gaitzazu