Microsoft 365 zerbitzuak erorketa global bat izan du atzo arratsaldeko 19.00etatik aurrera, eta une honetan jarraitzen du. Milioika erabiltzaile, enpresa eta erakunde publiko geratu dira posta elektronikorik eta lan-tresnarik gabe mundu osoan, eta gaur ostiralez berdintsu jarraitzen du egoerak Microsoft beraren status ohartarazpenen arabera. Euskal Herrian, bereziki, Gipuzkoako udal mordoxka bat: mapan gorriz dauden udalerrietan, udal langileei ez dabilkie ofimatika, uste dugunez.
Jausita daude nonbait:
- Microsoft Outlook eta Exchange Online. Erabiltzaileek ezin dute mezu elektronikorik bidali edo jaso, ezta egutegia kontsultatu.
- Microsoft Teams. Bideodeiak, txatak eta lan-taldeen komunikazioak etenda geratu dira.
Arazoekin omen dabiltza:
- Microsoft Copilot adimen artifizialeko MSren tresna.
- Office ofimatika sortakoak: Word, Excel, PowerPoint, SharePoint eta OneDrive. Online bertsioak hala hola dabiltza.
Non eragiten du honek? Mundu osoan, nonbait. Zerbitzu bat dago, BeLibre Libre Checker, esaten dizuna zein udalek zein e-posta zerbitzu erabiltzen duen. Hor zoom egin dugu Hego Euskal Herrira eta Ipar Euskal Herrira, eta zoom gehiago Gipuzkoara ze hor daude Microsoften udal bezero erabiltzaile gehien nonbait.

Lapurdi aldean ere ez dabiltza oso santu.

