Rikardo Arregi Kazetaritza Sarien (RAKS) 2026eko edizioak gaur zortzi, azaroaren 20an, izango du ekitaldia Andoaingo Bastero kultura etxean. Komunikazio eta kazetaritza sarietako finalistak jakinarazi dituzte aste honetan, eta ohorezko mugarri saria nork jasoko duen ere esan dute: Arritxu Iribar kazetariak.
Arritxu Iribar Egaña (Zumaia, 1963), erretiratu berria Euskadi Irratitik. Duela gutxi arte, kirola gizonezkoen lurralde zaindu izandakoan, Arritxu Iribar "pionier bat izan da euskarazko eta euskal prentsaren alorrean", RAKS epaimahaiaren iritziz.
Lehian daude sariei dagokienez, hona finalistak.
Komunikazio sarirako finalistak:
- Euskal Herriko historia 100 objektutan. Euskarazko Wikipediaren proiektua, Euskal Wikilarien Kultura Elkarteak bultzatia.
- Argiz(H)ari podkasta. Ipar Euskal Herriko Euskal Irratien sareak uhinetan eta sarean jarritako podlasta. Antzinako grabaketen inguruko saioa.
- Ni.eus, euskarazko posta eta hodeia eskaintzen duen zerbitzua da ni.eus, Iametzak, PuntuEUS fundazioak eta Azkue fundazioak bultzatutakoa.
- Latxa txatbota. Hitz zentroak euskarazko AA alorrean garatutako plataforma.
Kazetaritza sarirako finalistak:
- Menopausia. Hiruka hedabidean menopausiari buruzko artikulua. Izaro García eta Ander Zarragarena.
- Migrazio krisia. 2026ko udan Ceutan bizi izan zuen migrazio krisiari buruzko erreportaje sorta egin zuen Aitor Garmendia Etxeberriak Berriarako.
- Oldarraldi ikerketa, Argiak gordin kaleratua, Zigor Olabarria Oleagaren lana. Euskararen kontra lan deialdietan errekurtsoak nork eta nola jartzen dituen argiki azaldua.
- Lourdes Iriondo, ez gara alferrik pasako. Dokumentala, Maluta Films-en egina Inge Mendioroz Ibañez zuzendariak eta Idoaia Garzes gidoilariak.
Irabazleek 9.000 euroko saria eta Xabier Laka eskultorearen oroitikurra jasoko dituzte.