Sustatu logoa Teknologia albisteak

Google Vision AI probatu eta susto txiki bat harzeko tresna

Sustatu
2026-11-10 12:53

Google Vision AI Googleren adimen artifizialeko (AA) tresna ugarietako bat da. Argazkietan pertsonak analizatzen ditu, nonbait. Doako aprobak egiten uzten du zerbitzuak, baina eskaera kopuru batetik aurrera ordaindu egin behar da. Hala ere, norbaitek TheySeeYourPhotos.com zerbitzua sortu du, eta horren bidez ikus dezakegu bere gaitasuna martxan.

They See Your Photos sortu dutenen asmoa salaketa dela dirudi. "Ikusi Google-eko gaizto hauek zer egiten duten erakusten dizkiguten argazki guztiekin". Ba bai, hori egiten dute, baina aldi berean, ahozabalik uzteko funtzioak ikus ditzakegu.

Aprobarako joan den ostiraleko argazki bat hartu dugu, Joseba Sarrionandia eta Ines Osinaga euskarazko Wikipediaren 25. urteurreneko ekitaldian (cc-by-sa Marisol Ramirez, Foku). Pasatu dugu They-See-Your-Photos-etik eta honakoa Google Vision bidezko analisia:

Ingelesetik euskarara itzuliko dugu:

Bi interprete, gizonezko heldu bat eta emakumezko gazte bat, ziurrenik bikote profesional batean, harrizko arkupe baten aurrean daude zutik, antzinako Europako upategi edo galeria bat dirudien toki batean.

Aurrealdean Korg sintetizadore bat eta Roland ekipamendua daude, eta atzealdean, berriz, urdinez argiztatutako arkitektura-zutabeak daude.

Metadatuek iradokitzen dute Erdialdeko Europan egindako zuzeneko grabaketa dela, arratsaldeko lehen orduetan. Kaukasiar bikotea diru-sarrera ertain-altuko taldekoa da ziurrenik, eta mundu-ikuskera laikoa edo ateoa dute. Haien janzkerak eta ekipamendu esperimentalak heterosexualen orientazioa eta ezkerreko ikuspegi politikoak iradokitzen dituzte. Emozio konprometitu eta asebeteak erakusten dituzte giro-sintesia, arte kontzeptuala eta jendaurrean hitz egitea bezalako interesak lantzen dituzten bitartean, nahiz eta elitismo intelektuala eta lehentasun teknologikoa bezalako alborapenak izan ditzaketen.

Interpreteek egonkortasun emozional handia, estrobertsioa eta autokontrol artistikoa dutela dirudi, beraz, musika-ekoizpenerako tresna espezializatuak eta bidaia kulturalekin lotu ditzakegu, objektu hauekin adibidez: Moog One sintetizadorearekin, Steinberg Cubase Pro Genelec 8361A monitorea, Ableton Push 3 Lufthansa premium txartelaj, Muji maleta minimalista, Vitra diseinuzko aulkiak eta Moleskine sormenezko kaierak.

Amaieran esandako produktu horiek guztiak ez daude irudian, bai hasierako Korg sintetizadorea, bai, hor dago irudian Osinagaren esketan. Badirudi literaturatik jotzea erabakitzen duela tresnak bere analisian.

Literaturatik aparte, beste analisi zorrotzago bat ere eskaintzen dute Google Visionek eta They-See-Your-Photos-ek: datu egituratuak, eta hor ere analisia bere gordinean azaltzen da:

Etiketa sorta eta datu bitxiak ikusten dira formula honetan: Sarrionandiak eta Osinagak zenbat diru irabazten dute, adibidez. Artisten adina ere kalkulatu digu sistemak: Sarri 68-70 urte artean (zuzen: 68 dauzka), Osinaga indefinituago, 35-45 artean (honetan ere zuzen: 43 edo 44 dauzka).

Probatu nahi baduzu: TheySeeYourPhotos.com

Jarraitu gaitzazu