Herrezpalak musika taldearen berpizkundea
Joxerra Garziak eta Iñaki Ugarte Rekartek 1970eko hamarkadan Herrezpalak izeneko musika bikotea osatu zuten, ahotsa biek jarrita eta gitarra Garziak; eta han ibili zen kantu kantari. Aurten orduko abestiak berriro grabatu eta Herrezpalak.eus webgunean denon entzungai jarri dituzte. Garai hartako errealitatea ezagutzeko (testuz hornitua baitator webgunea) eta kantu eder batzuk entzuteko aukera ederra.
1981an utzi zioten musikan aritzeari, baina 2023an berriro elkartu ziren, biak erreturatuta, eta entseguen bidez kantu zaharrak berreskuratzeari ekin zioten.
CD bat ekoiztu dute harrezkero, eta oraintsu, webgunea. Diskoaren azala Garbiñe Ubedak egin zien, eta haren gomendioz webgunea apailatu diena Joxerra Aizpurua izan da. Sinple eta polita geratu da.
Kantuak, hemen. Hamalau abesti, bakoitzaren hitz, kreditu eta istorio txikia ere kontatu bertan.
Garzia eta Ugarte sustapena egiten Herrezpalak taldearen sasoi berri honetarako:

Erantzunak kargatzen...