Sustatu logoa Teknologia albisteak

HDEH jardunaldi/ikastaroa: euskarazko edukiak eta desinformazioa

Sustatu
2026-10-17 12:27

UEU eta Badalab artean elkarlanean, Errenteriako Udalaren laguntzarekin,  HDEH edo Humanitate Digitalak Euskal Herritik topaketak egin izan dira azken urteetan Errenteriako Torrekua gunean. Aurtengo azaroaren 27an izango da, eta izenburu hau jarri diote: "Gure kontsumo digitalak (zer jan hura izan)". Eta horretara lotuta, bi ardatzen gaineko hausnarketa egingo da: euskarazko edukiak eta desinformazioa. Matrikula epea irekita dago jada.

Azaroaren 27an izango da ikastaroa, 5 orduko goizeko jardunaldia Torrekuan, Errenterian.

Aipaturiko bi ardatz horien inguruan (euskarazko edukiak, desinformazioa), helburu hauek ditu topaketak:

  • Euskarazko ikus-entzunezko eduki digitalen panoramika garaikidea ezagutzea.
  • Desinformazio eta negazionismoek inguru digitaletan duten indar eta presentzia ezagutzea.
  • Gure eguneroko kontsumo digitalen inguruan elkarrekin hausnartzea.

Egitaraua, azaroak 27

09:00 - 09:15
Harrera eta dokumentazio banaketa.
 
09:15 - 09:30
Ongietorria eta jardunaldiaren aurkezpena.
  • UEUko ordezkaria.
  • Errenteriko udaleko ordezkaria.
  • Xabier Landabidea Urresti (HDgunea), jardunaldiaren antolatzailea.
09:30 - 11:00
Lehen blokea: euskarazko edukiak gure kontsumo digitalean.

Moderatzaile: Xabier Landabidea Urresti (HDGunea)

11:00 - 11:30
Atsedenaldia.
 
11:30 - 13:00
Bigarren blokea: desinformazioa, egia-ostea, negazionismoak eta kazetaritzaren aurkako erasoak.
  • Laida Arbizu Agirre (Filosofoa eta ikertzailea.)
  • Maider Eizmendi Iraola (Kazetaria eta ikertzailea.)

Moderatzailea: Ana Galarraga Aiestaran (Elhuyar)

13:00 - 14:00
Itxiera-saioa: aukerak, erronkak, ahultasunak, indarrak.
  • HDGunea, TEKS, Badalab.
14:00 - 15:00
Talde-bazkaria.

Bazkaria Badalaben patioan izango da.

*****

Informazio gehiago eta matrikula, hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu