WaterWayMap, ibaien ibilguen mapa
Gauza sinplea da WaterWayMap Ibaien ibilguaren mapa grafiko bat, OpenStreetMap-eko kartografia librearen gainean eraikia. Amanda / Amandasaurus izeneko programatzaile eta kartografo saiatuaren garapen bat da, librea da, hemen dago bere kodea eskuragarria.
Luzeraren arabera (ez ur emariaren arabera), ibaia handienak nabarmenago agertzen dira, baina zoom eginez gertu-gertura errekasto ugariren ibilguak agertzen dira (Euskal Herrian, adibidez). Ez dute bide osoa Euskal Herrian egiten, baina ondorioz potoloen ageri diren ibaiak Ebro eta Aturri dira geure herrian.
Itsasoratzen den ibai bakoitzak kolore bat dauka, eta haren arroko ibaiadar guztiek kolore berdina dute. Horregatik, Euskal Herriko hego-isurialdeko ibaia guztiak urdin agertzen dira, beren ibilguak Ebrorantz doazelako azken batean. Atlantiar isurialdeko ibaietan kolore gehiago ageri dira. Euskal Herriko uren banalerroaren ondorioz kolore kontu hau, noski.
Gustatu zaigun gauza bat, zoom-a urrunduz gero agertzen den perspektiba 3D hori, Mercator proiekzio bi-dimentsional okerra hausten duena.

Ondo legoke Tagzania jokoan ere gauzatuko bagenu hori!, OpenStreetMap mapetan oinarritzen baita (oraingoz ez da hala). Baina tira, Tagzanian toponimia euskaraz erakusten da behintzat eta WaterWayMap-en ez. [Tagzania eta Sustatu enpresa berak egiten ditu, CodeSyntaxek)
Bisitatu eta esploratu Waterwaymap.org
Erantzunak kargatzen...