Wikilasterketa: Wikipediako artikuluen artean bidea aurkitzeko joko berria
Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak joko berria aurkeztu digu: Wikilasterketa. Beste hizkuntza batzuetan garatuak zeuden antzeko jokoak, eta orain euskarazko Wikipediarako bertsioa daukagu.
Eguneko erronka bat planteatzen da, eta Txikipediarako beste bat. Baina beste joko modu batzuk ere badaude. Hasi aurretiko parametroetan aukeratu dezakezu nola jokatu:

Goiko adibide honetan, Txikipedia botoia aukeratuta dago, eta eguneko erronka dugu (gaurkoa, urriaren 13koa). Ausazkoa emanez gero, Txikipediako beste bi elementu agertu zaizkigu, eta Neuk aukeratu ere bistan dago.
Erronka zehatza aukeratutakoa, hasi eman, eta bazoaz. Beheko pantaila honetan erakusten duguna ere gaurko erronka da, urriaren 13koa, baina orokorra, ez Txikipediakoa. Lotu behar dira Hemoglobina eta Errekonkista.

Jokatzen duzun bitartean ikusten duzuna Wikipedia da, hain zuzen, baina goian jokoaren datuak dituzu: nola iritsi behar zaren, zenbat denbora daramazu, zenbat urrats... Artikuluan esteketan klik egitea da aurrera egiteko modua.
Amore eman dezakezu, edo helmugara iritsi eta honelako zerbait partekatu:

Jokatu zuk ere: https://wikimedia.eus/wikilasterketa/
Erantzunak kargatzen...