Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hautesbehatokia: datu, mapa eta grafiko sorta ikusgarria

Sustatu
2026-10-08 11:06

Hauteskunde Behatokia izeneko proiektua ireki dute sarean: https://hautesbehatokia.eus/. Ion Ansa politologoaren eta Nora Galparsoro Larraza garatzaile eta diseinatzailearen webgune bisualki oso garatuak Euskal Herri osoko azken urteetako hauteskunde datuen biltegi handi bat eskaintzen du, datu, mapa eta grafikoetan oinarritua.

Hala aurkezten dute proiektua sortzaileek: "Hauteskunde Behatokia Euskal Herriko hauteskunde-emaitzak modu bateratuan ikusteko tresna da: Hegoaldea eta Iparraldea mapa berean, udal hauteskundeetatik hasi eta Europako Parlamenturaino, udalerrika eta sekzio zentsalka edo bulegoka."

Bisitatzen baduzu HautesBehatokia.eus lehen bistadizoan Euskal Herriko mapa monokolorea ikusiko duzu, azken emaitzen ikuspegi bateratu batean, Euskal Herri osoko datu bateratu hori bloke nagusiaren ikuspegitik eskaintzen baita. Baina egin zoom eta kliketan hurbildu ahala, hiri batean bizi bazara, auzo edo hauteskunde-sekzioen marrak agetuko zaizkizu, eta (desberdin bozkatzen bada bederen) kolore desberdinen nagusitasuna ikusiko duzu.

Eskuin aldeko informazio gehigarriko blokean: emaitzak eta eserlekuak datu koantitaiboekin, eta bilakaera dioen fitxan, azken urteetako eboluzioa, goiko Arrangoitzeko adibidean ikusten ahal dugun bezala.

Maparen gainean garatzaileek "euskara eremuak" ere markatu dituzte, eta horien araberako datuak ere ikus daitezke. Hona adibide grafikoa Ion Ansak emana Twitterren:

Hauteskunde desberdinen arteko alderaketa ere egin daiteke, Twitterreko beste adibide honek erakusten digun bezala:

Tira, esploratzeko, HautesBehatokia.eus eta proiektuari buruz informatua egoteko, Ion Ansa Twitterren (ez gomendagarria: Twitter alegia, Ansak gure onespena du).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu