Perbertaurrekoak: Pervert Glasses
Pervert Glasses terminoa ari da hedatzen sarean azken aste hauetan. Meta erraldoiak atera dituen AAz eta kameraz hornitutako betaurreko oro-grabatzaile eta espiatzaileak izendatzeko modu bat da. Euskarazko itzulpena okurritu zaigu: Perbertaurrekoak.
Ray Ban eta Oakley markekin elkarlanean atera ditu merkatura anteojo hauek Metak, Mark Zuckerbergen Interneteko enpresa erraldoiak.
Konexio jarraituarekin, mikrofono eta entzungailuak iontegratuta, ahots aginduz esan diezaiekezu betaurrekoei argazkiak eta bideoak egiteko, edo entzungailuetan zerbait entzun ahal izateko.
Espero zitekeena gertatu da jada: grabaketa anonimoak, eta emakumezkoak biktima. Espiatzeko eta jendeari irudiak lapurtzeko ideala baitira betaurrekoak, pervert edo perbertituentzako tresna ezin hobea, hortik izena, pervert glasses, perbertaurrekoak.
Ondorioz, hainbat erakundetan (eskolak, biltzarrak, ikuskizunak) hasi dira betaurreko hauek debekatzen. Are interesgarriagoa: aplikazio bat garatu diute mugikorrarekin detektatu ahal izateko inor Meta perbertaurrekoekin baldin badabil inguruan. Hemen Nearby Glasses prebentziozko app-aren Android bertsioa, 100.000 deskargatik gora astebetean. Bluetooth seinaleen identifikazioarekin funtzionatzen du.
Metak nonbait ikusi du propaganda txarra sortzen ari zaiola, eta kamerarik gabeko audio soileko bertsioa atera du Ray Banekin. Baina berdin-berdin inguruko edozer etengabe soinuz grabatzeko gaitasunarekin. Horiek ere perbertaurreko kontakatiluak.
Irudia 404media webgunekoa da, irakurri bertan nola jazarpena ari den gertatzen produktu negargarri honekin.
Erantzunak kargatzen...