Mintzapraktika sarean egiteko aukera Tauparekin ikasturte honetan
Taupa euskaltzale mugimenduaren bazkide diren zenbait elkarte eta udaletan Mintzapraktika taldeetan izena emateko epea zabaldu zen joan den astean. Aurtengo ikasturte honetan hori online egiteko aukerarekin.
Mintzapraktikak, funtsean, euskara taldean eta aisialdian praktikatzea nahi duten pertsonak biltzen ditu. Egitasmo honetan parte hartzeko, gutxienez, euskara ondo menderatzen duen pertsona bat eta hizkuntza praktikatu nahi duen lagun talde bat elkartuko da, modu boluntarioan eta adostutako maiztasunarekin elkarrizketan aritzeko.
Mintzapraktika sarean egiteko aukera zabaldu dute ikasturte honetan. Horrela, bere herrian Mintzapraktika talderik ez duenak, aurrez aurre bertaratzeko zailtasunak dituenak edo atzerrian bizi den euskaltzaleak aukera izango du bere taldea sarean osatzeko, eta, nahi duenean, aurrez aurreko ekintzetara bertaratzeko.
Mintzapraktika talde batean izena eman nahi duen orok bere herriko euskara elkartean informazioa eskatu dezake edo sarean izena eman dezake hemen.
Erantzunak kargatzen...