“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa Donostian
2026-10-03 12:24
“Emakume zientzialarien argitan” solasaldi-zikloa antolatu dute ayurten ere Elhuyarrek eta Donostia Kulturak elkarlanean. Aurtengo edizioan hiru saio eskainiko dituzte urria eta abendua bitartean.
Ez dira hitzaldiak, baizik eta aurrez aurreko elkarrizketa eran garatuko diren saioak, Ana Galarraga Aiestaran Elhuyarreko zientzia-komunikatzailearen eskutik. Eta hauxe da egutegia:
- Urriaren 6an: Miren Berasategi Zeberio, “Adimen artifiziala auzitan”.
- Azaroaren 3an: Garbiñe Elizegi Narbarte. “Emakume eta genero ez-normatibo euskaldunak osasungintzan”
- Abenduaren 1ean: Estitxu Villamor Lomas. “Trantsizio energetikoaz hausnartzen”.
Saioak Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian 19:00etan
Erantzunak kargatzen...