III. Euskal Mundu Biltzarrerako ponentzia eske
III. Euskal Mundu Biltzarra datorren urtean (2027ko urrian) egingo da Bilbon. "From Basque to the World" leloarekin antolatuko den nazioarteko elkargune, hausnarketa eta elkarrizketa foroa izango da, euskararen eta hizkuntza gutxiagotuen etorkizunari buruz gogoeta egiteko. Orain da unea ordea komunikazioak eta posterrak proposatzekoa bertan aurkezteko, irailaren 30a arte.
Biltzarraren helburua da ikertzaileen, hezkuntza arloko profesionalen, arduradun politikoen eta komunitate-eragileen arteko topaketa eta elkarrizketa sustatzea, hizkuntza-aniztasuna eta hizkuntzen biziberritzea indartzeko. Bereziki nahi dituzte ikerketa akademikoa eta gizarte-praktikak uztartzen dituzten ekarpenak, baita esperientzia berritzaileak eta lankidetza-ekimenak ere.
Ahozko komunikazioek 15 eta 20 minutu arteko iraupena izango dute, eta saio paraleloetan aurkeztuko dira. Biltzarrak 60 minutuko poster-saioak ere izango ditu. Saio horietan, egileek bertan egon beharko dute beren lanak aurkezteko eta parte-hartzaileekin partekatzeko.
Proposamenek honako gai hauek jorratu ahal izango dituzte:
- Hizkuntza gutxituei buruzko ikerketa.
- Hizkuntza-politika eta hizkuntza-plangintza.
- Ekologia linguistikoa, hizkuntza-aniztasuna eta politika publikoak.
- Hezkuntza, hizkuntzen irakaskuntza eta belaunaldien arteko transmisioa.
- Hizkuntzen sustapenerako komunitate-ekimenak eta jardunbide egokiak.
- Hizkuntzaren erabilera gizartean eta testuinguru eleaniztunetan.
- Kultura, komunikabideak eta sormen-adierazpenak.
- Teknologia digitalak eta lineako espazioak hizkuntza gutxituentzat.
- Etorkizuneko ahotsak: digitalizazioa eta berrikuntza hizkuntza gutxituen biziberritzean.
- Hizkuntza-aktibismoa, identitatea eta hizkuntza-eskubideak.
- Hizkuntza gutxituen modernizazioa.
Informazio gehiago:
- Proposamenak aurkezteko (irailaren 30a arte)
- Euskal Mundu Biltzarraren webgunea.
Erantzunak kargatzen...