Sustatu logoa Teknologia albisteak

IEB 2026rako komunikazioak aurkezteko epea (gai ardatza: konputazio kuantikoa)

Sustatu
2026-09-22 15:13

Bi urtean behin Udako Euskal Unibertsitatearen Informatika sailak Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) antolatu ohi du. Aurten tokatzen da eta 2026ko azaroaren 12an izango da14. edizioa, Donostian. Jardunaldiak konputazio kuantikoa izango du gai nagusi. Komunikazioak aurkezteko epea zabalik dago urriaren 13a arte (ez dira derrigor kuantikaz izan behar).

Gai ardatz hau, konputazio kuantioarena, aurkezteko orduan zera azaldu du UEUk: Bilkuran "teknologia honen oinarri teorikoak, gaur egungo egoera eta informatikara dakartzan aldaketa sakonak aztertuko dituzte, bai eta datozen urteetan aurre egin beharreko erronkak eta aukera berriak ere."

Gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua jardunaldian, eta horretarako  ohi bezala, komunikazio-deialdi bat ireki dute.  Informatikari buruzko esperientziak, garapenak eta ekimenak aurkez daitezke.

Ikasleek ere beren proiektu eta gradu zein amaierako lanen berri emateko gonbita dute deialdian. Informatikaren adar desberdinetako ikasleek beren proiektu, Gradu Amaierako Lan (GRAL) edo Master Amaierako Lanen (MAL) berri eman dezakete ikasleek. Sariak banatuko dira lan hauen artean.

Informazio gehiago, hemen. Epea, urriaren 13a arte.

Irudia: iragan urrutiko IEB bateko kartela, joan den gizaldikoa, 1998ko 2. Informatikari Euskaldunen Bilkura, 'Euskara eta Internet' gaitzat izan zuena.  UEUCc-by-2.0 Wikimedia Commons.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu