Euskarabildua 2026: Adimen artifiziala herriaren zerbitzura?
Euskarabildua topaketaren 15. edizioa izango da aurtengoa, urriaren 27an Donostian. Euskara, teknologia eta gizarte-bizitza ardatz izan ohi duen topaketaren izenburua eta gaia zera izango da aurten: "Adimen artifiziala herriaren zerbitzura? Nola eraiki ekosistema burujabe eta saretua?"
Jardunaldiaren aurkezpenean antolakuntzak adierazi duenez, "2026. urtean teknologiari buruz hitz egitea, hein handi batean, Adimen Artifizialari buruz hitz egitea da, LLM ereduei eta bestelako eredu neuronalei buruz. Eta testuinguru horretan galdera nagusi bat egin behar dugu: nola lortu teknologia burujabetza algoritmoen aro honetan?".
Topaketa Donostiako San Telmo museoan izango da, urriaren 27an, goizeko jardunaldi batean. Honakoa egitarua:
09:00 | Aurkezpen instituzionala
09:15 | Sarrera: 'AA ekosistema burujaberantz' (EUS)
Eli Pombo (Iametzako kudeatzaile orokorra)
09:25 | Hitzaldia: 'Deszentralizazioa Adimen Artifiziala burujabea izan ez dadin' (ENG)
Steen Rasmussen (Fisikaria, bizitza artifizialean eta sistema konplexuetan aditua)
09:50 | Mahai-ingurua: 'AAk beharrezkoa duen azpiegitura. Euskal Herrian zer baliabide ditugu?' (EUS)
Sarrera: 'Ikerketa, produkzioa eta AA Factory-ak' - German Rigau (Hitz zentroko zuzendariordea)
Alex Etxeberria (aDI Data Center Euskadiko zuzendaria)
Alexis Guirlé (Izarralde Taldeko zuzendaria)
Iratxe Montoya (EJIEko Eraldaketa eta Adimen Artifizialeko zuzendaria)
Aran Garcia Lekue (DIPCko proiektu estrategikoen zuzendaria)
Izaskun Echeverria (Nasertic-eko Banatutako Sistemen arloko arduraduna)
10:35 | Mahai-ingurua: 'Euskaratik sortutako AA eleanitza. Eredu libreak eta datuak' (EUS)
Eneko Agirre (Hitz Zentroko zuzendaria)
Itziar Cortes (Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologiako koordinatzailea)
Leire Barañano (Euskorporako zuzendaria)
11:20 | Atsedenaldia
12:00 | Aplikazioak eta erakusleihoak
'Euskarazko web sortzaile adimenduna' (EUS)
PuntuEus
'Barne dokumentazioaren kudeaketa Nextcloud eta AA baliatuta' (EUS)
Eñaut Tolosa (Bira Produkzioakeko kidea)
Naiara Garmendia (Ametzagaiña I+G-ko ikerlaria)
'Ilenia eta Alia proiektuetako erakusgarriak' (EUS)
EHUko Hitz Zentroa
'Euskal Herriko Online Lanbide Heziketan AA burujabea txertatzen' (EUS)
Mikel Aldalur (BirtLHko IKT teknikaria)
13:30 | Bukaera
Izena emateko: Euskarabildua.eus
Erantzunak kargatzen...