Aste honetan da 'Bihar', hizkuntza-komunitateen nazioarteko biltzarra
'Bihar' izeneko biltzarra egongo da aste honetan, Bilbo, Irun eta Hendaia artean. Irailaren 23tik 26ra bitartean izango da biltzarra, eta 40 hizkuntza-komunitate ingururen ordezkariek parte hartuko dute,, hizkuntza komunitate gutxituen biziberritzeari buruzko nazioarteko topaketa baita.
Biharren bultzatzaileak dira Garabide, Soziolinguistika Klusterra, Taupa Euskaltzaleen Mugimendua eta Plazara. Zenbait erakunderen babesa ere badute: Eusko Jaurlaritzako Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentzia, Beasaingo Udala, Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Euskal Kultur Erakundea, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Saila, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Nafarroako Gobernua.
Bihar inflexio-puntu eta abiapuntu izatea nahi dute antolatzaileek, hizkuntzen biziberritzearen inguruko diskurtsoak berritzeko eta munduko komunitateen arteko elkarlana sendotzeko. Ez da kongresu soila izango, «prozesu baten parte baizik», azken bi urteetan garatutako nazioarteko prozesu partizipatibo baten emaitza eta hurrengo urratsa. Hiru fasetan egituratu dute egitasmoa: Lehenengoan, nazioarteko diagnostikoa landu zen; bigarrenean, diagnostiko hori Euskal Herrian sozializatu da eta Bihar Kongresua da hirugarren fasea.
Kongresuaren egitaraua hemen duzue, hiri hauetan banatuko da astean:
- Irailak 23 — BILBO- EUSKALDUNA JAUREGIA: Kongresuaren hasiera ekitaldia.
- Irailak 24-25 — FICOBA (Irun): Kongresuaren muina: hitzaldiak, mahai-inguruak, tailerrak.
- Irailak 26 — HENDAIA: adierazpenaren aurkezpena eta itxiera ekitaldia
Erantzunak kargatzen...