Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskaldunentzako Jabetze Eskola aurten ere Gasteizen

Sustatu
2026-09-18 17:07

Gasteizko Euskaldunentzako Jabetze Eskolak III. Edizioa izango du 2026-2027 ikasturtean.

Jabetze eskolen kontzeptuak feminismoari zor dio inspirazioa. Ahalduntze eskoletan tresna eta teoriez jabetu, baina oraingoan euskaldunentzat, eta Gasteiz bezalako hiri baten testuinguruan.  Honela aurkeztu zuten ekimen hau abiatu zutenean antolatzaileek, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturguneak (IAK) eta UEUk: "Gure hiriko eta inguruetako euskaldunentzako beharrezkoa den hausnarketarako, ahalduntzerako eta artikulatzeko balioko duena, eta Gasteizko kultura proiektu euskaltzalearen aro berri honi hasiera emango diona".

Lau saio izango dira, urrian eta azaroan. 

  • Euskalgintza eta eraldaketa soziala.
  • Eremu urbanoko euskalgintza.
  • Euskalgintza eta Justizia soziala.
  • Gaitasuna eta kalitatea

Ikus egitaraua zehatzago hemen. Dinamizatzailea Manex Agirre Arriolabengoa izango da.

Matrikulatzeko, UEUren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu