Sustatu logoa Teknologia albisteak

Durangoko Azokako Kabiarako proposamenak aurkezteko epea ireki da

Sustatu
2026-09-17 16:17

Kabia edo Kabi@ da Durangoko Azokak duen atal digitala, eta aurtengo 2026ko edizioan ere bertan izango da, espazio berezituarekin eta azokaren egun guztietara luzatutako egitarauarekin. Baina egitaraua bete behar da, eta urriaren 5a arte epea dago. 

Teknologia eta kultura libreen gunea da Kabia. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu: sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak.

Eremu digitalari loturiko egitasmoren bat lantzen, lantzekotan, pentsatzen bazabiltza, hauxe aukera Durangoko Azpokan egotekoa, Kabia espazioan eta egitarauan. Egitasmo hori "saiakera izan, bideojokoa izan, plataforma izan, performace bat izan, gailua izan, topaketa izan, ... Kabi@n aurkeztu dezakezu", diote antolakuntzakoek.

Informazio gehiago hemen, baldintza eta irizpideekin, eta eskaera egiteko formularioarekin. Urriaren 5a bitartean da epea.

Irudia: Iazko Kabiako aurkezpen bat giro goxoan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu