Sustatu logoa Teknologia albisteak

Irulegitik Pompelora: erakusketa eta nazioarteko ikastaroa

Sustatu
2026-09-17 11:53

Irulegitik Pompelora Iruñeko Civivox Pompelo kultur etxean martxotik irekita dagoen erakusketa da. Datorren urteko urtarrilaren 31 arte egongo da irekita, eta bisita gomendatzen dugu. Baina gaur horren harira antolatu den biltzarra iragartzera gatoz: «Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak» izeneko nazioarteko ikastaroa.

Erakusketaren eta biltzar/ikastaroaren muina dira Iruñearen 2.100 urteen historia, edo zehatzago kristo aurreko 75. urteko fundazio posiblearen uneaz hausnarketa egitea eta ikastea. Irulegiko burdina aroko herrixka baskoiaren amaiera (erreketa) Iruñearen fundazioarekin lotu daitekeenez kronologikok, Irulegiko baskoien (baita Eskuaren) ingurukoak dira erakusketaren eta ikastaroaren ardatzetako bat, eta bestea Iruñea eta Nafarroaren erromatartzea, eta ondorengo garaia.

Ikastaroaren antolatzaile Eusko Ikaskuntzak honela azaltzen du: "Dibulgazioa helburu hartuta, ekimen honek jende guztiari gerturatu nahi dizkio duela 2.100 urte Pompelo nola sortu zen azaltzen duten azken ikerketa zientifikoak. Horretarako, garai hartako gizartea, gerrak eta testuinguru historikoa aztertuko dituzte, erromatarrak iritsi ondoren euskal lurraldeak jasan zuen bilakaera eta aldaketa hobeto ulertzeko."

Irailaren 24a eta 27a bitartean, egitaraua honakoa da:

OSTEGUNA 24: PONPEIO
 

18:00
Parte-hartzaileen harrera eta inaugurazioa
18:15
Pompeyo y la fundación de Pompelo
Francisco Pina Polo. Universidad de Zaragoza
19:15
Liburu aurkezpena “Irulegitik Pompelora. Hiri baten sustraiak”
19:30
Erakusketara bisita


OSTIRALA 25: PONPEIO BAINO LEHEN
 

9:30
Hispania en la crisis de la república romana
Francisco Beltrán. Universidad de Zaragoza
10:15
Sertorio, señor de la guerra
Jordi Principal. Museu d’Història de Catalunya
11:00
Kafe-etenaldia
11:30
Vascones en guerra. La destrucción del poblado de Irulegi
Mattin Aiestaran. Aranzadi Zientzia Elkartea - Sociedad de Ciencias Aranzadi
12:15
Mahai ingurua: El territorio vascón antes de la llegada de Roma
Jesús Sesma. Gobierno de Navarra - Nafarroako Gobernua
Jesús García Gazólaz. Gobierno de Navarra - Nafarroako Gobernua
Javier Armendáriz. Universidad Pública de Navarra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
16:30
Los jinetes del Bronce de Ascoli
Ignacio Simón. Universidad de Granada
17:15
La trama urbana de Pompelo
María García-Barberena. Gabinete Trama
18:30
Bisita Nafarroako Museora


LARUNBATA 26 PONPEIOREN ONDOREN
 

9:30
Las vías de comunicación.
Oihane Mendizabal. Euskal Herriko Unibertsitatea - Aranzadi
Elena Torregarai. Euskal Herriko Unibertsitatea - Universidad del País Vasco
10:15
La moneda en el mundo pirenaico
Laurent Callegarin. Université de Pau et des Pays de l’Adour
Eneko Hiriart. CNRS Laboratorio ArcheoSciences Bordeaux, Université Bordeaux Montaigne
11:00
Kafe-etenaldia
11:30
La religión de los vascones
Francisco Marco. Universidad de Zaragoza
12:15
Mahai ingurua: Las ciudades vasconas antes y después de la fundación de Pompelo
Javier Andreu Pintado. Universidad de Navarra
Marta Gómara. Asociación Cultural Amigos de Cascante - Vicus
José Luis Ramírez Sádaba. Universidad de Cantabria
Jokin Lanz. Universidad Pública de Navarra - Nafarroako Unibertsitate Publikoa
16:30
Pompelonenses: hombres y mujeres de Pompelo
Javier Velaza. Universitat de Barcelona
17:15
La escritura y la lengua de los vascones
Joaquín Gorrochategui. Euskal Herriko Unibertstitatea - Universidad del País Vasco
18:30
Amaiera


IGANDEA 27 IRULEGIKO AZTARNATEGIRA VISITA
 

9:30
Arkeologia taldeak gidatuta. Topagunea aztarnategi arkeologikoko aparkalekua izango da, Ilundain herrian (Aranguren ibarra). Ibilbidea oinez egingo da eta kirol-oinetakoak eramatea gomendatzen da. Bisita 13:00etan amaituko da aparkalekuan bertan.
 
_________
Doako ikastaroa da, baina izena eman behar da, hemen.
 
Informazio gehiago, Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu