Sustatu logoa Teknologia albisteak

Emakume sortzaileen BESEK bilkura Bilbon

Sustatu
2026-09-16 10:08

Datorren irailaren 21 eta 22an, Bilboko Euskalduna Jauregian, BESEK (Bizkaiko Emakumeen Sarea Esparru Kulturalean) deitu duen Emakume Sortzaileen Biltzarraren lehen edizioa egingo da. "Bizkaiko kultura eta sormen ekosistemako emakumeak ikusarazi, konektatu eta indartzeko" asmoz antolatu dute. Doako biltzarra da, ekitaldi hautatuetan izena emateko baldintzarekin. 

Lau tailer eta mentoretza sorta bat antolatu dituzte. Dohainik dira, baina izena eman behar da.

Tailerrak dira, irailaren 21ean:

  • 12:50 – 14:30 · Kontakizunaren arkitektura. Zure proiektua nola posizionatu eta zabaldu / 

    Nagore de los Ríos (EITB)

  • 16:00 – 18:00 · Proiektu bat finantzatu, negoziatu eta eutsi / 

    Jemima Cano (Doos Colectivo)

Irailaren 22koak:

  • 12:00 – 14:00 · Burokrazia automatizatu AArekin: proiektuen eta taldeen kudeaketa /

    Leire Legarreta (We Are Clickers)

  • 16: 00 – 18:00 · Presiopean sortu izateari utzi gabe /

    Valentina Pinuer

Menroretzak izango dira 25 minutuko saioak, zalantzak argitzeko bakoitzaren proiektuei edo ibilbide profesionalari buruz. Honakoak dira prestaturiko saio horiek:

  • Finantzaketa eta jasangarritasun ekonomikoa - Jemima Cano
  • Eskubideak, egiletza eta sorkuntza - Maitane Valdecantos
  • Komunikazioa eta ikusgarritasuna - Cristina Guezuraga
  • Proiektuaren estrategia eta garapena - Izaskun Rama
  • Aliantzak eta aukerak - Nagore de los Ríos

Doan dira baina izena eman behar da, formulario hauen bidez:

Informazio gehiago: https://www.besek.eus/eu/

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu