Sustatu logoa Teknologia albisteak

Passion for Knowledge., ezagutzaren topaketa

Sustatu
2026-09-11 16:26

Donostia International Physics Centerrek (DIPC) antolatutako Passion For Knowledge jaialdiak sei Nobel saridun eta ezagutzaren nazioarteko beste hainbat izen handi bilduko ditu irailaren 28tik urriaren 3ra Donostian eta Bilbon. Ezagutzaren eta dibulgazioaren topaketa honek webgune berria ireki du aurtengo ediziorako: honako hau.

Donostian irailaren 28tik urriaren 3ra arratsaldero, Victoria Eugenia Antzokian egingo dira osoko hitzaldiak. Besteak beste, Anne L’Huillier, Brian Schmidt eta Wolfgang Ketterle Fisikako Nobel saridunek; Siri Hustvedt Letren Asturiasko Printzesa saridunak; eta Marcus du Sautoy dibulgatzaileak parte hartuko dute. Hizlarien profilak kontsultatu hemen.

Passion for Knowledge egitasmoak zientziaren, kulturaren eta pentsamendu garaikidearen erreferente diren pertsona entzutetsuak biltzen ditu, ezagutza gizartera hurbiltzeko eta diziplina desberdinen arteko elkarrizketa sustatzeko helburuarekin. Jaialdiak gune bat eskaintzen du "ezagutza zientifikoak eta humanistikoak gure kultura, gure balioak eta etorkizunari buruz dugun ikuspegia eratzen nola laguntzen diguten gaiari buruz gogoeta egiteko", antolakuntzaren arabera.

Hizlari nagusien interbentzioez gain, egitarauak ikertzaileen eta ikasleen arteko topaketak, dibulgazio-saioak, bertsolaritza, elkarrizketak eta solasaldiak, eta Passion Txiki programaren barruan familientzako jarduerak ere jasotzen ditu.

Egitarau osoa egunez egun hemen.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu