Sustatu logoa Teknologia albisteak

Egunean Behin, astelehenean hasiko da 22. denboraldia, EITBren babesarekin

Sustatu
2026-09-10 16:02

Datorren astelehenean, irailaren 14an, hasiko da Egunean Behin jokoaren denboraldi berria, jokoaren 22. denboraldia, abendura bitartean. EITBk babesten du denboraldia, eta astez aste ETB ON plataforma sustatuko du jokoaren bidez. Lehen asteko babesletza ere EITBren bidez, Gaupasa saioa, ETB1eko magazinea.

Denboraldi honetan, aurrekoetan izandako saridunen aukera zabaltzeko sistema egongo da indarrean. Sailkapenak ez dira aldatuko, baina jokalari batek jada sari bat eraman badu 2024tik aurrera jokatu den asteren batean (22. denboraldi honetan barne), 2.ari edo sailkapenean hurrengo den irabazi gabekoari esleituko zaio saria.

Irailaren 14an hasita, abenduaren 13a bitartean, 13 aste izango dira.

Denboraldi amaieran izango den irabazlearen kasuan ere, 2022tik aurrera izandako garaileak  salbuetsiko dira. Denboraldi amaiean sailkapeneko sari bat egongo da lehenarentzat, eta 3 sari zozketatuko dira, EITBk jarriak. Denboraldiko sailkapenerako aurreko denboraldietan lau aste onenak zenbatu izan zaizkio jokalari bakoitzari, baina oraingoaz luzatu egin dugu tartea: zazpi asteko batura izango da.

Denboraldiko babesle nagusia den EITBz gain,  astez asteko babesle hauek ere izango dira, 

Eta mende laurdena denboraldian beteko duten euskarazko bi hedabide:

  • Sustatu, teknologiako agerkari digitala.
  • Anboto, Durangaldeko hedabidea.

Ondo joka! Ez baduzu instalatuta Egunean Behin, hemendik:

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu