Sustatu logoa Teknologia albisteak

NeureHizki: Nola hobetu dezake ikerketa zientifikoak euskaraz irakurtzeko zailtasunen detekzioa?

Sustatu
2026-09-09 09:27

“Zientziatik Berrikuntzara” zikloko webinar bat antolatu du Berrikuntzaren euskal agentziak, Innobasquek: NeureHizki ezagutzea da koxka. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) erakundeak garatutako tresna digital bat da, euskaraz irakurtzeko gaitasuna ebaluatzeko eta dislexia bezalako zailtasunen detekzio goiztiarra errazteko aukera ematen duena.

NeureHizki Berrikuntzaren Euskal Agentziaren Kasu praktikoen bankuaren parte da. Premia zehatz bati erantzuteko sortu da: tresna fidagarri eta estandarizatuak izatea, ikasleak beren ikaskuntza hizkuntzan ebaluatzeko. Urteetan zehar irakurketaren, dislexiaren eta bere oinarri neurokognitiboen inguruan sortutako ezagutza zientifikotik abiatuta, BCBLk hezkuntzaren eta klinikaren arloetako profesionalei zuzendutako soluzio bat garatu du.

Saioa irailaren 25ean izango da, goizeko 9etatik 10etara. Parte hartuko du: Maite Redondo, osasun psikologo orokorra eta ikertzailea BCBLn.

Izena emateko, hemendik.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu